XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Proposaturiko aldaketek dauden giza baliabideak nahiz baliabide materialak berriro ordenatu eta osatzea eskatzen dute, eta baita martxan jarritako iniziatibak ebaluatzea ere.

1. Euskalduntzeari dagokionean honako hauek azpimarratu behar dira:
- Euskalduntzeko, alfabetatzeko eta euskara edo euskaraz irakasteko gaitzeko IRALEren programa ezberdinak.
- Euskarazko hezkuntz material inprimatu nahiz ikusentzunezkoaren sorkuntza bultzatu.
- A ereduaren arabera burututako zenbait eskolatze esperientziren ebaluapena.
- Euskararen irakaskuntza trinkoz burututako zenbait esperientzia bultzatu eta ebaluatu, eta baita Euskal Autonomi Elkartean ezarritako D eredu ezberdinak ere.

2. Goi zikloaren erreformarako planak, O.H.O.ko azken ziklo honetarako egokienak diren programazioak, metodologiak eta ebaluapen sistemak lantzea dakar berekin.

3. Ikastetxeko Plana ezarri da, klaustroaren kohesiorako, hezkuntz proiektu koherenteen garapenerako eta ikastetxeen funtzionamendua ebaluatzeko bide bezala.

4. Informatika hezkuntz teknologia gisa sartzearen esperientzia 13 ikastetxetan.

5. Irakasleen hobekuntza eta birziklatze-lanerako programa ezberdinak, eskolan ezinbestezko inzidentzia izan behar duten gai, metodologia eta teknologia guztietarako: euskara, inguruaren ezagupena, esperimentazio eta lan-teknika metodologiak, teknologiak, direla ikusentzunezkoak zein informatikoak.

6. Eskualde mailako Hezkuntz Zerbitzu lagungarriak martxan jarri dira, kasu bakoitzean gai eta metodologiarik zailenak edo Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxeetan tradizio txikienekoak ezarri, sendotu eta esperimentatu ahal izateko, eskualdeko beste zenbait hezkuntz arazok eska dezaten laguntza teknikoa eskaintzeaz gain.

6 A.B.T. (Aholku eta Baliabidetegi) sortu dira, 3 Bizkaian, 2 Gipuzkoan eta 1 Araban, horiek ardura espezifikoa izango dute euskara edo euskarazko irakaskuntzarekin, zailtasun bereziak dituzten aurrekin, eta, tematika, metodologia eta teknologiei dagokienean, irakasleen gaurkotzearekin.